IKASTOLA EGUNEKO BAZKARIRAKO TIKETAK

Guraso Elkarteak gogorarazten du Ikastola Eguneko bazkarirako txartelen salmenta Txingudi Ikastolako LHko idazkaritzan egingo dela, heldu den asteartean, maiatzaren 24an, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara. Egun horretan Ikastolara hurbiltzerik ez dutenak aski dute Guraso Elkarteko telefonora deitzea (Tel. 691397577) edo posta elektroniko bat igortzea elkartera (txingudi.gurasoak@gmail.com) 

Bazkariaren egunean, mahaietan eseri baino lehen, txartel bakoitzari eserlekuaren zenbakia esleituko zaio. Horren arrazoia hauxe da: eserlekuen erreserbatzea saihestea eta lagunak elkarrekin esertzea.
Eskerrik asko.

GURE ESKU DAGO PLATAFORMA (Bozketa) // Plataforma cívica GURE ESKU DAGO (Votación)

Guraso agurgarriak.

Aurreko zirkular batean GURE ESKU DAGO herri ekimenak, Irungo gainerako gizarte-eragileekin egin duen moduan, Ikastolako Guraso Elkartearekin ere harremanetan jarri dela adierazten genizuen ekainak 12arako antolatu duten ekitaldirako gure atxikimendua eskatuz.

Aipatu genizuen ere erabaki hori Guraso elkarteko oraingo batzarreko kideok pentsatzen dugu atxikimenduaren erabakia guztiona zela, beraz, zuen iritzia jasotzeko Guraso elkartearen blog-ean zuen iritzia emateko aukera eman genuen.

22 bozka jaso ditugu bakarrik, 14 aldekoak eta 8 kontrakoak.

Horregatik, beste aste bateko epea irekiz, zuen iritzia jaso nahi dugu eta aterako den emaitzaren arabera arituko gara.

(Informazio gehiago irudian klikatuz)


Estimados padres y madres.

Como ya os informáramos en una circular anterior la plataforma cívica GURE ESKU DAGO, del mismo modo que lo ha hecho con el resto de colectivos sociales de Irun, también se ha puesto en contacto con la Guraso Elkartea pidiendo su adhesión al acto festivo que han programado para el 12 de junio.

Los miembros actuales de la junta de la Guraso elkartea pensamos que la decisión nos corresponde a todos y todas. Por tanto, de cara a recibir vuestras opiniones abrimos en el blog de la Guraso elkartea la opción para que realizaseis vuestra aportación.

Solo se han recibido 22 votos, 14 favorable y 8 desfavorables.

Por esa razón volvemos abrir un plazo de una semana, al final del cual y en función de la opinión que resulte mayoritaria, actuaremos en consecuencia.

(Más información haciendo click sobre la imagen)

Gure esku dago zirkularra irudia

ZIRKULARREN BOLETINA (2016-05-20)

Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak kaleratutako azken Zirkularren boletina eskuratu dezakezu. Zirkularren boletinean aipatzen da ikasturte hasieran banatu zen Ikastolako egutegian akats bat dagoela, izan ere ekainaren 6a jornada jarraia bezala agertzen da eta, berez, jornada jarraia 7an hasten baita. Bestalde, zuzendaritzak gogorarazten du astearte honetan, maiatzaren 24an, ekainaren 4an ospatuko den Ikastola egunerako Guraso Elkarteak antolatu duen bazkarirako tiketak erosi ahal izango direla.

2016-05-20 irudia

“YOKO ETA LAGUNAK” FILMA LARUNBAT HONETA TXINGUDI IKASTOLAN

Txingudi Ikastolako Gurasoen Elkarteak euskararen erabilera sustatzeko 2016rako egitasmoaren barruan beste zinema emanaldi bat antolatu da.

Larunbat hontean, maiatzaren 14an, arratsaldeko 17:00etan eta Txingudi BHIko aretoan HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLE GUZTIEI begira Euskal Herrian ekoiztutako “YOKO ETA LAGUNAK” filma programatu du Elkarteak.

Informazio gehiago beheko irudiaren gainean klikatuz

2016ko maiatzeko programazioa irudia

IKASTOLA EGUNEKO BAZKARIAN IZENA EMATEKO INFORMAZIOA

Dagoeneko jakingo duzuenez, datorren ekainaren 4an Ikastola eguna ospatuko dugu. Egunean zehar egingo diren jarduerez gain bazkari bat antolatu da, nahi duen orok parte hartu ahal izango du.

Bazkarian parte harzteko interesa baduzue, egin klik beheko irudian eta informazioa eskuratu eman beharreko urratsak ezagutzeko.

Gurasoei bazkarian apuntatzeko eskutitza-2016 irudia

 

ZIRKULARREN BOLETINA (2016-05-13)

Beheko irudian klikatuz Txingudi Ikastolako Zuzendaritzak argitara eman duen azken zirkularren boletina eskuratu dezakezu. Bertaz, udarako bi jardueren gaineko informazioa emateaz gain (Real Union eta Mariño elkarteek antolatutakoak), gurassoi eskatzen zaigu oparirik ez egitea irakasleei.

Kirol eskaintzak (Real Union, Mariño), oparirik ez web irudia

GURE ESKU DAGO HERRI EKIMENA (Bozketa) // Plataforma cívica GURE ESKU DAGO (Votación)

Guraso agurgarriak.

GURE ESKU DAGO herri ekimenak, Irungo gainerako gizarte-eragileekin egin duen moduan, Ikastolako Guraso Elkartearekin ere harremanetan jarri da ekainak 12arako antolatu duten ekitaldirako gure atxikimendua eskatuz.

Erabaki hori Guraso elkarteko oraingo batzarreko kideok pentsatzen dugu atxikimenduaren erabakia guztiona dela, beraz, zuen iritzia jasotzeko Guraso elkartearen blog-ean zuen iritzia emateko aukera duzu.

Horren baitan, eta aste bateko epea irekiz, zuen iritzia jasoko dugu eta aterako den emaitzaren arabera arituko gara.

(Informazio gehiago irudian klikatuz)


Estimados padres y madres.

La plataforma cívica GURE ESKU DAGO, del mismo modo que lo ha hecho con el resto de colectivos sociales de Irun, también se ha puesto en contacto con la Guraso Elkartea pidiendo su adhesión al acto festivo que han programado para el 12 de junio.

Los miembros actuales de la junta de la Guraso elkartea pensamos que la decisión nos corresponde a todos y todas. Por tanto, de cara a recibir vuestras opiniones hemos abierto en el blog de la Guraso elkartea la opción para que realicéis vuestra aportación.

Abrimos un plazo de una semana, al final del cual y en función de la opinión que resulte mayoritaria, actuaremos en consecuencia.

(Más información haciendo click sobre la imagen)

Gure esku dago zirkularra irudia

 

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

952 harpidedun